XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola lagun batek beste lagun bati eman zion poema bat
nik irakur nezan
AIDEAK presagioz intzirika
dardaraz daude.
Bakarrik nahi ez
eta isolatuta
kalkulorik gabe bizi gaitun eta
gerora
kontuak ateratzen jakin ez,
hire hitzak jaso zetinat
beste batek bildu ondoren.
Eta aidea gorriegosiegi zegonan, egon.
Aideak presagioz intzirika:
esandakoa ez dun biltzen
berriz altzora.
Horregatik izan nahi, beharbada, poeta,
hitzarekin dagoena dastatu ez baino
aldatu nahi dugunak.
Horregatik ikasten zetinagu, ikasten,
aleun izen eta adjetibo,
erabili beharra sortuko delakoan
aidea, egon, gorriegosiegi dagoen batean.